Ekainaren 10ean, ezkertiar abertzaleok gizakatera!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2018ko mai. 25a, 11:58

Ezker Abertzaleak Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna ditu helburu. Horretarako lan egiten dugu, momentuko baldintzak aztertuz eta bidean proposamen taktikoak eginez.

Aspaldi mahai-gaineratu genuen bezala, gaur egun ere, gure nazioaren aitortza eta herriaren erabakiaren errespetua ezinbesteko baldintza dira guretzat. Eta guk ez daukagu inolako zalantzarik balizko edozein akordio demokratiko (orain ala etorkizunean) ez dela parlamentuko lau hormen barruan ebatziko. Aitzitik, herri prozesu batek, gehiengo sozialen aktibazio eta mobilizazioak, soilik lor dezake indar harremanak baldintzatu eta akordio demokratiko bat erdiesteko baldintzak sortzea. Beraz, gure esku dago, herriaren esku dago. Animo!

***Bideoa ez dugu propio HIRUKA hedabiderako egin, eta zati batzuk gazteleraz daude. Sentitzen dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun