Aurten ere, Ezker Abertzaleak gogora ekarri nahi izan ditu herri honen eta bere jendearen askatasunaren alde bizitza eman duten kideak. Izan ere, konpromiso hori dela kausa, haize iraultzaileek bultzaturik, ehunka, milaka gizon-emakumek haien bizitza utzi dute, tiranoengandik, zapaltzaileengandik, okupatzaileengandik gure aberria askatzeko saiakeran.
Eta borrokan eroriez gain, bizitza osoa borrokari eskaini ostean joan zaizkigunak zein urte luzeetan konpromiso bera erakutsi eta oraindik ere gure artean lanean ditugun horiei merezitako aitortza egiteko, Ezker Abertzaleak urriaren 6an ekitaldia antolatu du, 13.00etan Txiki-Otaegi enparantzan. Ondoren bazkaria egongo da, kantuz, dantza gidatuz, umeentzako puzgarriz eta jolasez animatuta. Tiketak Hator tabernan daude salgai.
nora goazen argi daukagu, nondik gatozen badakigulako