OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2019ko mar. 31a, 12:40

Omenaldirik onena herri honen askatasuna eskuratzea bada ere, bitartean gogoan izango zaituztegu, urtez urte eta egunez egun. Amestu zenuten Euskal Herri horren alde lanean jarraituko dugu, nekaezin, zuen ereduari segiz.

Pasa den urtarrilaren 16an Aitor Elortza joan zitzaigula 13 urte bete ziren. Hilabete honetako 14an, Angel Figeroak utzi gintuela 6. Gaur bertan, Xabier Galdeano hil zigutenetik 34 urte bete dira.

Hildako hauek herri honek jasaten duen zapalkuntzaren adierazgarri argiak dira, oriandik bizirik dagoen gatazka politikoaren isla. Horregatik, euren memoria gordetzea, eta are gehiago lau haizetara zabaltzea, herri honen etorkizunean sinestea dugunon eginbeharra da. Eta arrazoi berdinarengatik ere, herri honi bere etorkizuna askatasunean eta bakean erabakitzen utzi nahi ez diotelako, ezabatzen dituzte euren izenak gure kaleetatik, kentzen dizkiete euren izenak kale eta plazei.

Gurekin daramatzagu, askatasunaren bide luzean indarra ematen digutelako, gure zapalkuntzaren kontziente egiten gaituztelako, eta maite ditugulako. Ez ditugu ahazten, eta ez ditugu sekula ahaztuko. Merezi duten aitortza emango diegu aurten ere; beraiei eta baita Txikiari, bere oroimenez izendatutako plazari izena kentzeagatik ere ez dutelako lortuko bere memoria isiltzea.

GORA EUSKO GUDARIAK!
GORA AITOR, ANGEL, XABIER, TXIKIA eta herri honen askatasunaren alde euren konpromisoa erakutsi duten guztiak!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun