Xabier, gogoan zaitugu!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2021ko mar. 30a, 14:50

36 urte igaro dira Espainiako idarrek GAL-en izenpean Donibane Lohitzunen Xabier Galdeano algortarra hil zutenetik. Nahiz eta aski ezaguna zaigun nor zen GAL-en arduradun nagusia, oraindik ez zaigu ez egia, ez justizia, ez erreparaziorik eskaini. Hau da bai X jaunak, bai PSOE-k Euskal Herriari eskaintzen dioten zoru etikoa.

Gaurko egunean, ezinezkoa zaigu Xabierren figura gogora ekartzea. 36 urte dira jada GALek erail zuenetik.  Xabierren bizitzak zer edo zer erakusten badigu, herri honekiko ardura eta konpromisoa dira.  Horregatik sartu zen buru-belarri Algortako ikastolaren sorreran, besteek euskaraz bizitzeko eskubidea izan zezaten txiki-txikitatik. Eta agian motibo berdinek bultzatu zuten Eginen sorreran parte hartzera, ahotsik ez zutenei ahotsa eman nahian. Xabierrek zihoen bezala,”nere bizitzak, ez luke batere zentzurik ezkutuan eta ahal dudana eskaini ezinean ibili beharko banu”.

Zure oroimena oso bizia dago Algortan, Xabier.  Zure izena aipatzea nahikoa da utzi duzun oroimenaren goxoa nabaritzeko.

Agur eta ohore, Xabier!

Gogoan zaitugu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun