Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak

Erabiltzailearen aurpegia

15 urte bete dira aurten espainiar zein frantziar estatuen errepresioak Aitor Elortza herrikidearen bizitza eraman zuenetik. Pandemiak galarazita, Elortzak merezitako omenaldia ezin izan genuen burutu bere heriotzaren urtemuga den Urtarrilaren 16an. Horren ordez, igande honetan errefuxiatu eta iheslari politikoen nazioarteko eguna dela baliatuz, omenaldia berreskuratu eta Elortzak merezitako ekitaldia antolatu du Algorta-Getxoko Sortuk.

Izan ere, ondo ezagutu zuen Aitorrek bere bizitzan zehar deserriaren drama. Bere herrian atxilotua, jazartua edota eraila izatearen beldur, Euskal Herritik ihes egin behar izan dute ehundaka kidek azken hamarkadetan. Kide guzti horiek urteak pasa dituzte Euskal Herria zapaldu gabe, herritik urrun, familiatik bananduta, euren komunitate politikotik aldenduak. Hori ere izan da eta bada Euskal Herriko gatazka politikoaren memoria eta hori bera mahai gaineratuko dugu igande honetako ekitaldian. 
 
Iheslari andana bueltatu dira azken urteetan Euskal Herrira, baina oraindik ere kide asko geratzen dira ihesean jarraitzen dutenak. Bueltatu direnengatik zein laster bueltatuko direnengatik, gure omenaldirik onena!
 
Aitor eta euskal iheslari politiko guztiak, gogoan zaituztegu! 
 

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun