Gaurkoan berriro ere herritarrok kaleak hartu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako 2017ko aza. 11a, 22:22

Gaurkoan berriro ere herritarrok kaleak hartu ditugu manifestazio jendetsu batean Ibarbengoako parkingari "Ez" esateko. Getxoko puntu ezberdinetatik, Hezetasunetik, Itzubaltzetatik, Andra Maritik eta Algortatik zutabeak atera dira Telletxen bat egiteko manifestazio orokorrean. Bertatik ehunaka herritarrek Andra Marirako bidea egin dute, eguraldiak ez gaitu kikildu. Bidea Probaderoan bukatu da, bertan hitzaldi baten ostean postutxoa jarri dugu kamisetak eta kalabaza purea saltzeko. Orain arte gobernu taldearen aldetik mespretxuak eta hutsikeria baino ez dituzte jaso herritarron aldarriek, ez dute ulertzen beraien proiektu espekulatiboetaz nazkatuak gaudela. Horregatik gaur kalera atera gara, eta berriz ere aterako gara beraien porlana inposatu nahi diguten hurrengoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun