Tosutik Uribekostara

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako 2018ko abu. 26a, 18:35

Tosuko borroka gure eskualdean dagoen problematikaren aurpegi nabari bat izan da. Herrien diseinua, herrien etorkizuna, gutxi batzuen eskuetan dago eta herritarren iritzia kontuan hartu gabe planifikatzen dute. Gure lurrak espekulaziorako objektu bilakatu dira, azken berdeguneak mozkinen izenean porlanez estaltzen dira.

Tosurena problematika horren kontra sortutako borroka zehatza izan da, baina arazoa globala izanik erantzuna globala izan behar da. Horregatik irailean “Tosutik Uribe Kostara” jardunaldiak antolatuko ditugu, Leioan, Gorlizen, Berangon, Urdulizen eta Getxon. Bukatzeko Erandiotik Gorlizera joango den martxa bat egingo dugu. Jardunaldietan herri bakoitzaren arazoak aztertzen saiatuko gara eskualdekoak islatuz. Gure helburua gai honi buruzko herri kontzientzia sortzea da eta landuko duen mugimendu bat eratzea. Hainbat erronka ditugu aurrean animatu eta parte hartu!

Borrokak darrai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun