Bisita gidatua Etxeandia Garagardotegira

Uribe Kostako Berbalagunok, abenduaren 19an, larunbatean, bisita gidatua antolatu dugu Etxeandia Garagardotegira (Urduliz). Bisitaz aparte, garagardoa dastatzeko eta zerbait jateko aukera izango dugu. Garagardotegia Sopela ondoan dago, orduan bisita gidatua 12,30etan izango da baina nahi dugunok 12etan gera gaitezke Sopelako udaletxean, eta ordu erdiko paseoa egin. Plaza mugatuak daude, beraz, izena emateko azken eguna: abenduak 16 Animatzen zaretenok, bidali e-mail bat hurrengo helbidera: ukberbalagun@gmail.com. Animatu zaitezte!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun