Ezetz asmatu! lehiaketa

Egun on Berbalagunok. "Ezetz Asmatu!" lehiaketako lehen irabazlea Urdulizko Oiane A. izan da. Zuberoako produktuen saskia Urdulizko kultur etxean jasoko du. Zozketa asteazkenetan Erroia tabernan elkartzen den Berbalagun taldearekin egin genuen.

Urtarrileko lehiaketarako, aurrekoan bezala, erantzunak uzteko kutxak Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Armintzako kultur etxeetan eta Barrikako liburutegian egongo dira. Epemuga, urtarrilaren 31n, eta saria, bi lagunentzako menua Sopelako Völker tabernan.

Zorte on!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun