Ezetz asmatu! otsaileko lehiaketako sariduna daukagu, José Luis B. Sopelako berbalaguna. Zozketa Gorlizko berbalagun talde batek egin zuen, pasa den ostegunean, 18,30ean. Beraz, 2 lagunentzako menua irabazi du Jose Luisek Gorlizko Xurrut tabernan.
Martxoko lehiaketako saria: 2 lagunentzako menua Armintzako Begotxu jatetxean. Galdetegiak Armintza, Gorliz, Plentzia, Urduliz eta Sopelako kultur etxeetan eta Barrikako liburutegian dituzue.
Parte hartu eta zorte on!!