Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuet. Hainbat berrikuntzakaz gatoz aurten: batetik, nahikoa da kartelak DIN A3 tamainan entregatzeagaz. Hori bai, CDa ere aurkeztu beharko da kartelaren irudi digitalizatuagaz. Bestalde, tamalez, Eztabaida Gunea itxi zutenez, Villamonteko kultur etxera eraman beharko dira kartelak. Herri-bozketari dagokionez, Internet bidez egin beharrean, aurkeztutako kartel denek artean, jendeak gogokoena bozkatzeko aukera edukiko du ekainaren 25ean, San Nikolas plazan. Azkenik, saria handitu egin dugu; 300 euro jasoko ditu irabazleak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!