Algortako San Inazioetako kartela aukeratu dute

Erdian dagoen kartela irabazi du lehiaketa.

Adriana Pérez Conesa getxoztarrak egindako "Macarni" lanak irabazi du Algortako San Inazio jaietako kartel-lehiaketa. Denera, zazpi lagunek aurkeztu dute euren kartela sariketara. 94 herritarrek parte hartu dute gaur San Nikolas plazan egindako herri-bozketan; Pérezen lanak jaso du boto gehien.

Kartel-lehiaketaren irabazleak 300 euro jasoko ditu eta jaietako irudia (liburuxketan, karteletan...) izango da bere lana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun