Dispertsioaren gaineko mahai ingurua egingo dugu h

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2015ko api. 9a, 13:43
Dispertsioaren gaineko mahai ingurua egingo dugu hilaren 14an, asteazkena, euskal presoen dispertsioarekin amaitzeko kanpainaren barruan.

Datu bat: espetxe politikak GALek baino hildako gehiago eragin ditu. Hala ere, indarrean jarraitzen du. Etxeratek azken bide "istripua" salatu du egunotan. Noiz arte?

Mahai-inguruan horretan jardungo dute Amaia Sindek, Paul Riosek eta Laura Mintegik: Dispertsioaren egoera eta konponbidea. Josu Amezaga izango dugu moderatzaile.

Apirilaren 18an Dispertsioaren liburuxkaren irakurtaldi kolektiboa antolatu dugu Telletxe plazan, 13:00an hasita, dispertsioaren gaia plaza publikora hurbiltzeko asmoz.

ALGORTAn SAREa zabaltzen!
DISPERTSIOAREKIN AMAITZERA GOAZ

Apirila 14 asteartea 19:30
mahai-ingurua DISPERTSIOAren egoera → konponbidea
Josu Amezaga (moderatzaile) Amaia Sinde - Paul Rios - Laura Mintegi
Villamonte Kultur Etxea Algorta

Apirila 18 larunbata 13:00
DISPERTSIOA plaza publikora ekarriko dugu
Dispertsioaren liburuxkaren irakurtaldi kolektiboa
Telletxe. Algorta

Saretu Dispertsioaren liburuxka!
Egin zaitez SAREKIDE.
Lagundu SAREa zabaltzen.

algortakosare@gmail.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun