#IzanBidea, ekainak 21, Uribe Kosta martxan

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2020ko eka. 17a, 11:04

IZAN BIDEA preso eta iheslarien etxeratze bidea, elkarbizitzarako bidea eta bakerako bidea egin nahi dugun ibiltarion sarea da. Konponbidearen alde kilometroak egiteko batu garen milaka eta milaka herritarrek abiatutako dinamika. 

 

URIBE KOSTA MARTXAN
Ekainaren 21a
-igandea-
3 ibilbide prestatu ditugu
Uribe Kostan
→ Erandio - Ereaga
→ Berango - Ereaga
→ Sopela - Plentzia

Parte hartuko duzu?
Ekarri zure banderola, ikurra, kartela...
 
Izan Bidea preso eta iheslarien etxeratze bidea, elkarbizitzarako bidea eta bakerako bidea egin nahi dugun ibiltarion sarea da. Konponbidearen alde kilometroak egiteko batu garen milaka eta milaka herritarrek abiatutako dinamika.
Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 km egitea, hau da, Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro.
 
Kilometro hauek oinez, korrika, igerian, bizikletan, dantzan, eskalatzen, piraguan, patinetan... nahieran egingo ditugu, betiere motorrik erabili gabe!
 
Gure aldarriak soinean hartu eta ibilian dabilen herri bat izan nahi dugu.
 
Horretarako hainbat bide izango ditugu; batetik, gure herri eta auzoetan SAREk edota bestelako elkarte edo taldeek antolatutako ekimenetan parte hartu eta urratsez urrats kilometroak gehituz. Bestetik, lagunartean, erronka txikiak ezarri eta hauek Izan Bidea aldarria soinean daramagula betez. Eta azkenik, bakarka ere gure ekarpena egiteko aukera izango dugu.
 
Ez ahaztu ordea:

1. Aldarriak kaleratu eta bidea ahalik eta jende anitz eta gehienarekin egitea da helburua, beraz, banaka, zein taldeka, eraman de zagun soinean Izan Bidearen kamiseta, besokoa, pegatina, kartela...
 
2. Egindako ekintzaren argazkiak atera eta eskegi sare sozialetan #IzanBidea eta #IbiltarienSarea traolak baliatuz.
 
Zabal dezagun guztion artean dinamika erraldoi honen mezua. Egindako kilometroka kuantifikatzeko mugikorrerako aplikazioa izango dugu, Izan bidea izenpean topatuko duguna.
 
Deskargatu eta ekin bideari!
 
 
Aplikazioa deskargatu eta zabaltzean izena eman behar duzu.
Erregistratu dohainik-en gainean klik egin.
Izen-ematean bete beharreko datu guztiak amaitzean egin klik Sortu teklan.
Hasi gaitezen bidea egiten!
 
Zure ekimena erregistratzeko bi aukera dituzu:
 
Jarduera” klikatuz zure ibilbidea mugikorrak automatikoki jasoko du.
(Mugikorraren GPS-a aktibatuta izan behar da horretarako)
Eskuz” klikatuz gero, egin duzun ibilbidearen datuak (kilometro kopurua... Adibidez 3.5km sartzeko, erabili puntua) zuk zeuk sartu beharko dituzu.
 
Zure “Jarduera” amaitzen duzunean ez ahaztu “Gelditu” botoia sakatu behar duzula, bestela jarduaera horrek martxan jarrituko du.
 
Honekin, #IzanBidea aplikazioa erabiltzen hasteko behar duzun guztia daukazu. Eskerrik asko gure ibiltarien sarearen parte izateagatik.
 
Izan bidea
App-a Androiderako estekan:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun