Bizikleta itzulia #IzanBidea

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2020ko uzt. 21a, 16:56
Uztailaren 23tik 25era martxan jarri dugu #IzanBidea bizikleta itzulia

Pre
so eta iheslarien etxeratzeko bidea, elkarbizitzarako bidea eta bakerako bidea egin nahi dugun #IbiltarionSarea da #IzanBidea dinamika.

Asteburu honetan bizikletaz egiteko aukera izango dugu bide horretan


UZTAILAREN 25ean
Basauri - Getxo - Bilbo
 
Algortatik abiatuta, hainbat aukera ditugu
#BizikletaItzulia|n parte hartzeko
 
1.- Etapa guztiak egitea (izena eman behar da)
2.- Azken etapa egitea, Basauri - Bilbo. 09:00 Basauriko espetxetik hasiko da. 40 km. 3 ordu, gutxi gorabehera (izena eman behar da)
3.- Azken etapan, Getxo - Bilbo tartean bat egin tropelarekin. Aurreikuspenaren arabera, 10:30etan Bizkaia zubian izango da itzulia  (ez dago izena eman beharrik)
 
 Informazioa + izena emateko
http://sare.eus/izan-bidea/bizikleta-itzulia/


Algortatik Bizkaia zubira
elkarrekin joateko hitzordua jarri dugu
09:45ean San Nikolas plazan
 
Parte hartuko duzu?
Ekarri zure banderola, ikurra, kartela...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun