Olentzero kalejira, abenduaren 20an, Algortan

Erabiltzailearen aurpegia


ETXEAN NAHI DITUGU leloarekin eta, presoak, senideak eta, bereziki, MOTXILADUN UMEAK gogoan, kalejira egingo dugu igandean, abenduak 20, 12:30etatik aurrera, San Nikolas plazatik hasita, Algortako kaleetan barrena.

SARE | ETXERAT

Gabonetako mobilizazioak, Algortan:

• Olentzero kalejira. Abenduaren 20an, igandea, 12:30an, San Nikolas plazatik hasita, Algortan barrena.
• Urteko Azken Kontzentrazioa. Abenduaren 26an, larunbata, 20:00etan, Telletxe plaza
Urtarrilaren 9ko mobilizazio orokorra. Getxon XAKE plazan (Romo) eta TELLETXE plazan (Algorta) egingo da,
17:30etan [ordu berean egingo da
auzoz auzo, herriz herri, Euskal Herri osoan].


Getxoko presoak


• Alvaro Arri, 1995etik preso. Burgos (183 km)
• Javier Gallaga, 1997tik preso. Kordoba (778 km)
• Manex Zubiaga, 2002tik preso. Picassent (656 km)
• Arkaitz Goikoetxea, 2008tik preso. Villena (712 km)
• Aitor Cotano, 2008tik preso, Puerto III (985 km)
• Iñigo Gutierrez, 2008tik preso. Aranjuez (475 km)
• Maria Lizarraga, 2008tik preso, Aranjuez (475 km)
• Asier Borrero, 2009tik preso. Palencia (267 km)

Urtarrilaren 9ko manifestazioa

Urteetan urtarrilean Bilbon antolatu den mobilizazioa bereziki garrantzitsua eta unikoa da; bertan, 100.000 pertsona inguru batzen gara preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko aldarrikatu eta elkarbizitzaren eta bakearen alde urratsak emateko.

Aurtengo egoera ezohikoa dela eta, urtarrilaren 9an ezingo gara Bilbon elkartu. Horren ordez, Bilbon urtez urte batu garenak gure herri eta auzoetan elkartuko gara.

Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu. Salbuespen legediaren amaieraren aldeko gehiengo politiko, sindikal, instituzional eta sozialari, espetxe politikan Espainian zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu zaizkio. Oraindik bide luzea aurretik izan arren, emandako urratsak aintzat hartuta, Euskal Herritik bide honi bultzada egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori hala, benetan garrantzitsua dela deritzogu urtarrilaren 9an Bilbon egin ohi dugun moduan elkartzea.

Urtarrilaren 9an arratsaldeko 17:30etan Getxon, Xake plazan eta Telletxe plazan, egingo den mobilizazioan parte hartzera gonbidatu nahi  zaituztegu.

Egin dezagun bidea elkarrekin.
Izan gaitezen bidea.

http://sare.eus/urtarrilak9/

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun