• Olentzero + azken ostirala. Abenduaren 24an, osteguna, 19:00etan, Xake plaza (Itzubaltzeta/Romo).
• Urteko Azken Kontzentrazioa. Abenduaren 26an, larunbata, 20:00etan, Telletxe plaza (Algorta).
• Urtarrilaren 9ko mobilizazio orokorra. Getxon XAKE plazan (Romo) eta TELLETXE plazan (Algorta) egingo da,
17:30etan [ordu berean egingo da auzoz auzo, herriz herri, Euskal Herri osoan].
Getxoko presoak
• Alvaro Arri, 1995etik preso. Burgos (183 km)
• Javier Gallaga, 1997tik preso. Kordoba (778 km)
• Manex Zubiaga, 2002tik preso. Picassent (656 km) → Burgos (183 km)
• Arkaitz Goikoetxea, 2008tik preso. Villena (712 km)
• Aitor Cotano, 2008tik preso, Puerto III (985 km)
• Iñigo Gutierrez, 2008tik preso. Aranjuez (475 km)
• Maria Lizarraga, 2008tik preso, Aranjuez (475 km)
• Asier Borrero, 2009tik preso. Palencia (267 km)
Urtarrilaren 9ko manifestazioa
Urteetan urtarrilean Bilbon antolatu den mobilizazioa bereziki garrantzitsua eta
unikoa da; bertan, 100.000 pertsona inguru batzen gara preso eta iheslarien
auziari aterabidea emateko aldarrikatu eta elkarbizitzaren eta bakearen alde urratsak emateko.
Aurtengo egoera ezohikoa dela eta, urtarrilaren 9an ezingo gara
Bilbon elkartu. Horren ordez, Bilbon urtez urte batu garenak gure
herri eta auzoetan elkartuko gara.
Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu.
Salbuespen legediaren amaieraren aldeko gehiengo politiko,
sindikal, instituzional eta sozialari, espetxe politikan Espainian
zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu zaizkio.
Oraindik bide luzea aurretik izan arren, emandako urratsak aintzat hartuta,
Euskal Herritik bide honi bultzada egitea ezinbestekoa dela uste dugu.
Hori hala, benetan garrantzitsua dela deritzogu urtarrilaren 9an
Bilbon egin ohi dugun moduan elkartzea.
Urtarrilaren 9an arratsaldeko 17:30etan Getxon, Xake plazan eta
Telletxe plazan, egingo den mobilizazioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Egin dezagun bidea elkarrekin.
Izan gaitezen bidea.
http://sare.eus/urtarrilak9/
«2€= 2m2» kanpaina | Zer da «2€= 2m2» kanpaina?
Erosketa sinbolikoa da, urtarrilean urtero egiten dugun mobilizazioan egiten den diru-bilketa ordezkatu asmo duena. Urtarrilaren 9ko mobilizazioetan egingo dugun kale okupazioa aintzat hartuta, gutako bakoitzak gure herriko plazan okupatuko dugun m2-ari erreferentzia egiten dio kanpaina honek. Bi helburu ditu: parte hartu nahi dugunon diru-ekarpena batzea eta bertaratu ezin direnak sinbolikoki mobilizazioan beteko lukeen “m2” hori erosteko aukera izatea. M2 sinboliko hori eskuratu eta ekarpena egiteko online sistema ezarri dugu eta mobilizazioak garatuko diren herrietan ere, bilketa egiteko sistemak ezarriko dira, leku batzuetan aurrez, beste batzuetan egun bertan (urtarrilaren 9an).
Internet bidez egin ahal duzu zure ekarpena → http://sare.eus/2euro2m2/