Jabier Gallaga Ruiz, 25 urte espetxean: 'Kondena bikoitzik EZ!'

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2022ko aza. 24a, 16:17

Jabier Gallaga Ruiz, Algortako presoak, 25 urte darama kartzelan.  
 
1997ko azaroan atxilotu zuten Frantzian. 2004an estraditatu zuten Espainiara. Eta kartzelan jarraitzen du Frantziako eta Espainiako espetxe zigorrak batu ez dizkiotelako. 

Erabaki politikoa da. 2008an Europar Batasuneko Kontseiluak legez ezarri zuen Europa barruan alor bereko espetxe zigorrak batu beharra (*). 
 
Lege hori ez betetzeagatik ohartarazita, 2014an Espainiako gobernuak lege bat atera zuen Europako agindua ETAko presoei ez aplikatzeko helburuarekin. 
 
Eta kontua da errekurtso juridikoak Europako Tribunaletako laberintoetan dabiltzan bitartean, Rajoyren gobernuaren erabakiak indarrean jarraitzen duela Sanchezen gobernuarekin ere. 
 
Hartara, dagoeneko konponbidearen aldeko bestelako erabaki politikoa hartu behar da orain:  Sanchezen gobernuaren ardura da Rajoy garaiko lege bidegabea derogatu eta zigorrak bateratzeari bidea ematea.
 
► Bitartean, kalean izan beharrean, Gallagak 25 urte darama espetxean, 2034 arte luzatu nahi dioten zigorrarekin, zigor bera bi aldiz betearaziz. 
 
► Bitartean, Zaballako espetxean izanda ere, eta baldintza juridiko eta penitentziario guztiak betetzen dituen arren, oraindik ez dizkiote espetxeko onurak aplikatu ere egin [irteteko baimenak + 3. gradoa + baldintzapeko askatasuna], etxerako bidea salbuespen legediaren itzalpetan eragotziz.  
 
KONDENA BIKOITZIK, EZ!
SALBUESPEN LEGEDIARI, STOP!
ETXERAKO BIDEAN OZTOPORIK, EZ! 


(*) Irakurri Espetxe Erakundeko Juristen azterketa juridikoa: La Sentencia del TEDH y la cuestión de la acumulación de condenas sin resolver. Vayamos más allá de los internos vinculados a ETA



DATUAK:
 
  • Jabier Gallaga Ruiz (1960.02.08)
  • 1997.11.26an atxilotu zuten Frantzian. 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
  • 2004.12.05ean estraditatu zuten Espainiara. 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
  • 2022ko martxoan Zaballa (Araba) kartzelara ekarri zuten, ordura arte, salbuespen legeen aplikazioaren pean, urrunduta eta bakartuta izan ondoren.
  • Frantziako (10 urte) + Espainiako (30 urte) espetxe zigorrak bateratuta, 30 urteko espetxe zigorra izango litzateke osotara, hau da, 2024an amaituko luke kondena osorik.
  • Espetxe zigorrak bateratu gabe - orain dagoen bezala -, 2034an amaitulo luke kondena osorik.
  • Rajoyren gobernuaren legeak 50 euskal preso baino gehiagori eragiten die. Hau da, batez bestekoa 10 urtekoa izanik, 500 urteko espetxe zigorrak luzatzen ditu praktikan.
  • Kondenaren 1/4 beteta, kalera irteteko baimenak eskuratu ditzake. Orain arte ez du baimenik izan.
  • Kondenaren 1/2 beteta, 3. gradua eskuratu dezake eta kondenaren azken zatia etxean egin, kontrol neurriak jarrita. 2. graduan daukate.
  • Kondenaren 3/4 beteta, baldintzapeko askatasuna eskura dezake eta kalean izan kondena betetzen duen bitartean. Baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aurretik 3. graduan izan beharra dago.
  • Ez da ahaztu behar, Jabier Gallaga Ruizek kartzelan 25 urte izateak bere etxekoen gainean jarritako zigorraren neurria ere ematen duela. 
  • Sakabanaketa eta urruntzearekin bereziki familiakoak zigortu egin dituzte presoen gainean presio politikoa egiteko helburuarekin, salbuespen legedian oinarrituta
  • Jabier Gallaga Ruiz orain Zaballan (Araba) badago ere salbuespen legedia jarraitzen da aplikatzen. Eta espetxe zigorra bikoizteak etxekoen gaineko zigorra bikoiztea ere dakar.

(*) Irakurri Espetxe Erakundeko Juristen azterketa juridikoa: La Sentencia del TEDH y la cuestión de la acumulación de condenas sin resolver. Vayamos más allá de los internos vinculados a ETA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun