• • • • • HITZALDIA • • • • •
↗️ Jabier Gallaga 25 urte espetxean
↗️ Euskal presoen egoera + norabidea
→ Onintza Ostolaza [abokatua]
→ Inaxio Oiartzabal [Sare]
• Otsailak 23
• 19:00
• Villamonte K.E. #Algorta #Getxo
DATUAK
Jabier Gallaga Ruiz (1960.02.08)
• 1997.11.26an atxilotu zuten
Frantzian.
10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
• 2004.12.05ean; estraditatu zuten
Espainiara.
30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
• 2022ko martxoan
Zaballa (Araba) kartzelara ekarri zuten, ordura arte, salbuespen legeen aplikazioaren pean, urrunduta eta bakartuta izan ondoren.
• 2008an Europar Batasuneko Kontseiluak legez ezarri zuen
Europa barruan alor bereko espetxe zigorrak batu beharra (*). Kontuak ere eskatu zizkion Espainiako gobernuari lege hori ez aplikatzeagatik. Hartara, 2014an Espainiako gobernuak lege bat atera zuen Europako agindua sahiesteko, azken batean ETAko presoei ez aplikatzeko helburuarekin. Rajoyren gobernuaren erabaki hori indarrean jarraitzen du Sanchezen gobernuarekin.
• Frantziako (10 urte) + Espainiako (30 urte) espetxe zigorrak bateratuta,
30 urteko espetxe zigorra izango litzateke osotara, hau da,
2024an amaituko luke kondena osorik.
• Espetxe
zigorrak bateratu gabe - orain dagoen bezala -,
2034an amaitulo luke kondena osorik.
• Rajoyren gobernuaren legeak
50 euskal preso baino gehiagori eragiten die. Hau da, batez bestekoa 10 urtekoa izanik,
500 urteko espetxe zigorrak luzatzen ditu praktikan.
• Kondenaren
1/4 beteta, kalera
irteteko baimenak eskuratu ditzake. Orain arte
atzera bota dizkiote egindako baimen eskaera guztiak.
• Kondenaren
1/2 beteta,
3. gradua eskuratu dezake eta kondenaren azken zatia etxean egin, kontrol neurriak jarrita.
Hala ere, 2. graduan daukate.
• Kondenaren
3/4 beteta,
baldintzapeko askatasuna eskura dezake eta kalean izan kondena betetzen duen bitartean. Baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aurretik 3. graduan izan beharra dago.
• Ez da ahaztu behar, Jabier Gallaga Ruizek kartzelan
25 urte izateak bere
etxekoen gainean jarritako zigorraren neurria ere ematen duela.
• Sakabanaketa eta urruntzearekin
bereziki familiakoak zigortu egin dituzte presoen gainean presio politikoa egiteko helburuarekin,
salbuespen legedian oinarrituta.
• Jabier Gallaga Ruiz orain
Zaballan (Araba) badago ere
salbuespen legedia jarraitzen da aplikatzen. Eta espetxe
zigorra bikoizteak etxekoen gaineko zigorra bikoiztea ere dakar.
(*) Irakurri Espetxe Erakundeko Juristen azterketa juridikoa:
La Sentencia del TEDH y la cuestión de la acumulación de condenas sin resolver. Vayamos más allá de los internos vinculados a ETA