Emakumeak komunitateetan sendatzeko artearen

“Milaka urtetan zehar emakumeak izan dira komunitateetan sendatzeko artea zutenak bai urtaroak, ilargia eta eguzkiaren zikloak zein beraien gorputzaren erritmo naturalak ulertuz. Sendabelarren jakituria zuten, zeina eguneroko bizitzarako zein hondamendi naturalei aurre egiteko jakinmin baliogarria zen...

Hamalaugarren mendean, eliza katoliko romanikoak eraginda, sorgin-ehiza hasi zen non milaka emakume erreak, torturatuak izan ziren (aipatu behar dut sorginen artean gizonezkoak ere bazeudela). Honek beldurra sortu zuen sorginen inguruan eta beraien belarren erabilera gutxiagotu zuen komunitateetan. Sendabelarren erabilerak XX.mendean loratu zuen bere bigarren erronka aurkitu arte; iraultza industriala eta teknologia berrien sarrera. Honekin batera, medikuntza modernoa sartu zen, non natura kontrolatu eta kuantifikatu ahal den alor bat bezala ulertzen hasi zen. Mendebaldeko kulturan, medikuntza modernoaren erabilera nabariagoa bihurtu zen, zeina larialdietarako sistema on bat dela jakinda, osasun sistemaren monopolioa hartu eta sendabelarren jakintza tradizionala pixkanaka alde batera geratu zen. Ia mende batez, sendabelarren praktika antzinako zeozer, ohitura zahar bat bezala kontsideratu zen komunitate zientifikoengandik eta honek sendabelarren erabilera herrialde desberdinetan legez kanpo uztea eragin zuen. Honen ondorioz, emakumeen sendabelarrak jasotzeko eta sendagai naturalak egiteko artea galtzen joan zen. Medikuen “esanen” menpe bihurtu ginen, gure kabuz sendatzeko gaitasuna galdu genuen, kanpoko iturrien menpe bihurtu ginen gure osasun arazoei erantzuteko, soluzio bila. Baina, haizearen norabidea berriro aldatzen ari da, gaur egun badagor nor bere amamaren armairura joan eta sendabelarren altxorra topatu duena, jakituria hau mantendu dutenak nolabait eta ondorengo belaunaldiei pasa diena (antzinan bezala), sendabelarren ikastaroak edota sendabelarrak baratzetan integratu dutenak. Honek guztiak, sendabelarren jakituria tradizionala eta emakumeak naturarekin eta komunitatearekin zuen jakituria berreskuratzeko tresna boteretsuak dira. Gu, emakume bezala, gure lurra eta komunitatea zaintzeko , sendatzeko gaitasuna heredatu dugu, zeinak lurrak erakutsi nahi digunari entzun, maitatu eta berarekin ez bere kontra aritzeko trebetasuna daukagu. Honek lurra, gure etxea zaintzeaz gain, gu eta gure ingurukoak zaintzeko, sendatzeko balio digu oreka bat lortuz natura eta gizakiaren ongizatearen artean. Beraz goraipatu dezagun naturalki daukagun balio hau gu eta gure ingurunea zaintzeko eta sendatzeko. Erreferentzia Rosemary Gladstar “Herbal Healing for Women” 19-21 orrialdeak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun