Munduko beste bazter asko legez, Manhattan irla superpopulatua ere hazkunde ekonomikoaren ardatzaren inguruan eraikia izan da. Eta, horrenbestez, hareatza mantentzea lurra alferrik galtzea zatekeen, diru-etekinik ez ateratzea, alegia. Atzerapen luzeen ondotik, orube hartan hiriko etxe orratz tipikoak eta ondo atondutako parkeak egin zituzten azkenean. Baina manhattandarrek, hori gertatu aurretik, harea baldarrezko eremu hutsa bere egin zuten: hondartza inprobisatu bilakatu zen, baita performance eta instalazio artistikoetarako gune ere.
Portu Zaharreko zabaldegian etxebizitzak eraiki nahi dituztelako albistea irakurri nuenean, berehala egin nuen lotura; hura ere betelanez Abrari hartutako eremua baita, nahiz eskala askoz txikiagoan izan. Laster ernatu zitzaidan galdera: zergatik bete behar dira etxez, probetxu ekonomiko nabarmenik izan ez arren —edo gutxi batzuena besterik ez—, jendarte zabalarentzat onuragarriak ez ezik beharrezkoak ere badiren espazioak?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.