Eskolatik, jendarte inklusiboa

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Gutierrez Paz 2023ko api. 5a, 09:09

Eskola publiko baten atarian itxarotea baino ez dago nabaritzeko euskal gizartea aldatzen ari dela, herritarron definizioa zabaltzen ari dela; askotarikoa da, hizkuntza eta azaletan aberatsa. Badaude ezikusiarena egiten dutenak, etorkinak zein horien seme-alabak besteak bezala ikusten jarraitzen dituztenak, mesfidantzaz, nagusikeriaz edo, kasurik onenean, paternalismoz.

Arrazakeria, xenofobia, badago gurean: lagun etorkinak dioen bezala, ohikoa da Poliziak berari dokumentazioa eskatzea, denda batean sartzean disimulu gutxirekin merkatariak begira izatea edo, euskalduna izan arren, lehen hitza gaztelaniaz egitea...

Urrutitik heldutako bizilagunek bidaia luzea egin dute; batzuetan, Europak jarritako harresiak eta muga arriskutsuak gaindituz; bestetan, hegazkinez, baina gehienetan, deserrotzeak eta maiteak atzean uzteak dakarren minez. Hemen daudela, ez da bidezkoa guk ere harresiak altxatzea, haiek eta gu bat eraikiz. Guztiok erantzukizuna dugu jendarte inklusiboa eraikitzeko, gure kultura eta hizkuntzatik (batzuek uste dutenaren kontra, gaztelania ez baita migratzaileen hizkuntza), beste kulturek dakartzaten aberastasuna errespetatuz eta onartuz. Hori eskolatik eraikitzen da, eskola inklusiboak gizarte inklusiboa lortzeko lehenengo urratsa baita.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun