Ohitura zaharrak

Halloween, Arimen Gaua edo Gau Beltza?

Erabiltzailearen aurpegia Aritza Bergara 2023ko urr. 30a, 11:04

© EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Urriaren amaiera hurbiltzen da eta, ohikoa den bezala, asko dira gure lurraldean inportatutako jaiegun bat ospatzeko prestatzen ari diren haurrak, azken urteotan indarra hartu duen festa. Halloween da, hildako bizidunen gaua. 

Estatu Batuetatik iritsita, festa hau gure gazteen artean txertatu da, arrakasta geldiezinarekin. Mozorroak, gozokiak, heriotzaren misterioa, mamuak, zoombiak... konbinazio erakargarria, nola lehiatu horrekin? Zaila dirudi, ezta? Baina kontutan hartu behar dugu gauza bat: orain ikuspegi erabat komertzialarekin datorkigun festa hau duela hamarkada batzuk abiatu zen kontinente zaharretik Ipar Amerikako gizartean kokatzeko. Beraz, gurea izandako festaren bueltaren aurrean gaudela esan dezakegu.

Halloween Europatik, Irlandatik, Estatu Batuetara pasatu zen. Baina hori ez da bere jatorria, jaiegun zelta bat zen. Halloween hitza "All Hallow Eve" (Santu Guztien Bezpera) esapidetik dator eta bere jatorria tradizio kristau honekin oso lotuta dago, baina baita uztaren amaiera eta hildako senideen oroitzapena ospatzen zuten sinesmen zelta eta erromatarrekin ere.

Nola ospatzen zen Euskal Herrian?

Kalabazak eta arbiak, garai honetako produktu tipikoak direnak, husten ziren eta ilunpetan pizten ziren kandelak sartzen zituzten, pertsonak izutzeko, baina baita urte horretan zehar hil diren hildakoen arimetarako bidea argitzeko ere, gure munduaren eta espirituen arteko joan-etorria errazteko. Data honetan, mozorroak erabili ohi dira ere, oihal zaharrez eginak, gizakiak izutzen saiatuz.

Euskal herritarrentzat lege naturalek ez zuten indarrik urteko une jakin batzuetan. Solstizioak, ekinozioak eta, lurraren eta eguzkiaren arteko harremanean bezala, magia ere nagusi zen arimaren gauean, gau beltzean. Goza dezagun bere misterioaz!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun