Ezagutzen nuen Eulalia Abaituaren bilduma. Aitzindaria argazkigintzan, itsasadarreko paisaiak adierazi ziguneko lehenetariko bat zen; eta, harrigarriago, emakumearen papera azpimarratu zuen, modan ez zegoen une batean. Ikusita egon arren, aproposa da beti, eta eskertzekoa da.
Etxekoaz gain, nazioarteko egileen artean, guztiok harritzen bagaitu ere, Yamanakaren lanak azpimarra litezke. Atso biluzi horiek ez digu erakusten iragan bat, gure etorkizuna baizik; horregatik, ezerosoa egiten zaigu, gure etorkizuna da eta.
Lantsuak eta bitxiak dira proiektu asko, langileen erlojua: denbora pasatzen denbora emanez; Leeren lana, herritarren bere paisaiaren aldaketen aurrean; eta geltokiaren Werning lana, argazki zaharrak berreginak, protagonista beraiekin, denbora pasatuta, jakina. Zaldiak mugimenduan, argazki berriak zein zaharrak... guztiak dute komentatzeko.
Aipagarria da Otsukaren lana. Argazkien balioa ideiarena da: argazki zahar batean egungo egilea sartuta dago, edo aldrebes, kontrakoa ere posiblea da. Berriro denbora, berriro protagonista eta aldaketa.
Xaboiaren kontua, ordea, ez dit batere gustatu, fetitxismo bidaiaria, edo hotelekoa ematen du. Ez dute gehiegi esaten, eta, gainera, edalontzi azpikoen ibilbideko protagonistak izan dira aurten xaboi horiek, edalontzi-azpiko tristeak, dudarik gabe.
Horretaz gain, aipa behar dugu ekintza asko daudela. Interesanteenak egileak parte hartzen duteneko ekintzak dira, dudarik gabe, haien lanen azalpenak garrantzi handia ematen diote.
Nola ez, kritikak ere entzun dira, urterokoak: bertako argazkilarien partizipazio hutsa. Egia da. Bertako argazkilariak sustatu behar ditugu, onak daude eta. Hala ere, identitate marka da Getxophoton nazioarteko partizipazioa, batez ere Asiakoak. Getxophoto horrelakoa da. Ondo legoke beste udalerri batean (hurbil mesedez) Photoespaña, Getxophoto edo halako tamainako festibala sortzea, gure argazkilariak eta euren lanak goraipatzeko. Getxophotoaren formatuaz gain, egile exotikoak eta urrunekoak dira arrakastaren gakoak, dudarik gabe
Dakizuenez, bisita gidatuak ere badaude. Euskarazkoak, beti bezala gutxi, irailaren 24an hain zuzen ere. Apuntatzeko erraza da helbide honetan. Edozein kasutan, Webgunetik paseatzera guztiz gomendagarria da, informazio eta argazkia asko dago eta
Urtero bezala, eta hamar dira: zorionak, Getxophoto, eta eskerrik asko