Iritzia 2017-05-07 10:18

Erromoko zahar-etxea, eztabaidarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Armando Llamosas

Ondarea, nostalgia, interesak... ohikoa den bezala, hamika ideiak nahasten dira aldarrikapenetan eta udaleko politiketan. Hala ere, nahasketa horrek eztabaida eta konponbidea oztopatzen du. Azkenean, aldeen arteko tentuz joko bihurtzen da.

Ondarea zer den guk sortzen dugu. Ez dago zalantzarik. Balora daitezke, aroa, edertasuna, esfortzua, forma, identitatea…Hortaz, askotan, eztabaidak zailak dira. Hasieran, jakin behar dugu zergatik baloratu dela; eta aspektu guztiak baloratu badira.
Erromoko zahar-etxea adibide ona da, bai aztertzeko, bai eztabaidatzeko. Ondarea dela aldarrikatzen da; udalak, ordea, bota nahi du; grina arrazoiak  baino gehiago.
Eraikina zaharrenetarikoa da, 1935ean eginda ei dago. Atzokoa da, baina Erromon  dena da atzokoa. Erromok ikur asko galdu ditu: ibaia eta trena, muga zirenak; lantegiak, ahaztuta; hezegunea, etxez beteta; hasierako etxeak, ia desagertuta… Eliza, etxe merkeak, eta eraikin solte bat besterik ez dago. Beraz, ulergarria da auzokideek ikur hori mantendu nahia, oso adierazgarria ez izan arren, gutxi dago eta.
Udalak, Erromoko kultur etxea eginda, bota nahi du, VPO egiteko, antza. Aldarrikapena onargarria da (guztiak dira), baina oportunista ezin da izan, nostalgia, jubilatuen lekua, etxe gutxiago nahia, ondarea, identitatea… dena hori mahai gainean jarri behar da, ondo baloratzeko dagoena, galdu litekeena eta irabazi litekeena.
Udalak, aitzitik, baloratu behar du bere arrazoiak, ulergarriak ere: errentagarritasuna, arazoak kendu, ekipamendu berria, gastu murriztu… Debatean, baldin badago, funtsezkoa da zer jarri eta zer galdu. Galduko da ondarea, txikia izan arren, nortasun ikurra, oso garrantzitsua ez izan arren, eraikin bitxia, oso ona ez bada ere… Gutxienekoa nostalgia eta aprobetxamendu politikoa izan behar da.
Gakoa: bere ordez jarriko dena, galduko eta irabaziko dena. Debate egiteko gai ederra, benetako debateak inoiz ez agertu arren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa