Googlek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zer…
Ostiral honetan, Algortan, Azebarri Kultura Elkarteak bere egoitza ”inauguratu” zuen. Elkarte baten sorrerak ez zuen behar izan berria, baina bada. Azebarrik bi joera izango omen ditu: ku…
Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik…
HIRUKAn irakurri dut datorren ostegunean (hilak 1a), Leioan, ArgiHizkiak literatura-lehiaketari buruzko erakusketa irekiko dela, Leioako Kultur aretoan, hain zuzen. Lehiaketaren arauak errazak dira: …
Urtero legez Getxophotok gure herria argazkiz bete du. Urtero aipatzen dugu Getxophoto, eta urtero hasten gara goraipatuz. Izan ere, Getxon egiten den ekitaldi nagusietako bat da. Guztiei argazkiak g…
Azken aste hauetan, bertakoek bi berri deigarri (historia arloan) izan ditugu. Alde batetik, Upsalako laborategiak eta Atapuercako ikerlariek ADN-ikerketa bat aurkeztu digute. Egunkarietan plazaratut…
Denbora pasa ahala, Getxoko lan estrategiko batzuk amaitzen omen dira, kultur azpiegiturekin lotuta, batez ere. Antzokiaren inguruak, adibidez, forma hartu du, urte asko desagertu ondoren. Amaitutako…
Pasa den igandean, Durangaldeko Gerediaga elkarteak TopaGerediaga ospatu zuen, 50. urteurrena egin zuen eta. Erraz esaten da. Urte asko dira edozein elkarterako, gero eta gehiago kultura bada helburu…
Bisita gidatua egin dugu Punta Begoñan. Ba zen ordua! Askotan izan gara kritikoak, hemen zein beste leku batzuetan, horren bezalako kultura-egitasmo batean tentsio falta nabaritu baitugu. Zentzu horr…
Aitortzen dut: ez dut Korrika ikusi. Antolatzaile madarikatuek apropos egin dute. Nire herritik pasatu da lantegian nengoenean, lantegitik, ordea, lanorduz kanpo pasatu da. Gutun bat bidaliko diot AE…
Oso kritiko izan gara beti, Getxoko udaleko ondare-politikarekin. Normala da, hamaika kasu daukagu kritikak egiteko eta. Kasu horiek ez ditugu hemen aipatuko, ezagunak izan arren, artikulu baikorra d…
Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek (Aitxu, Berbots eta Egizu) Intxortarako bisita antolatu…