Xake plazaren murala, miraria izan da. Zentroan egonda, eta guztiok onartuta, urte asko egon da gure artean. Ibarretxek jeinutasun bat izan zuen, jeinutasun horiek posibleak zirenean. Aldi berean, Udalak onartu zuen, eta ondorioz, bere momentuko Bizkaiko mural handienetariko bat sortu zen. Amaitzeko, herriak onartu zuen, eta toponimoa finkatu zuen: Xake plaza. Urte horietan, konjuntzio hori, egun ezinezkoa, posiblea zen: herriak (herritar bat) zerbait inprobisatzen zuen, haatik, eta administrazioak, naturaz, onartzen zuen.
Hala ere, kaleko artea, esan dugunez, efimeroa da. Murala txarto zegoela bistan zegoen, eta errestaurazioa ez ohi dator bat arte mota horrekin. Geroan, hormak beste mural bat izango du, Ibarretxeren herentzia. Ondo zegokeen, antolatutako konkurtsoan jatorriaren keinu bat egin izana, xakea gaia edo inspirazioa izana. Ez dute egin, beraz, loturarik gabe proiektua herrena jaioko da. Ikusiko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.