Egun, asko aldatu dira: jai batzordekideak zaharkitu dira, erreleborik gabe; udalen garrantzia handitu da; eskaerak itogarriak dira (zarata, garbiketa, osasuna…); ekimen pribatua programetan nonahi (tabernak, laguntza pribatuak)... Udalek zeloz zelatatuta, txosnak jaien periferiara alboratu dira, non gazteek eta lau nostalgikok militantziaz goazen; gainera, elkarteei eman zaizkie: herri-elkarteei, tenisari, enpresei...
Txosnak, oraindik, oso garrantzitsuak dira gure jaietan, leku batzuetan oinarrizkoak. Hala ere, ez dira gure herriko elementu identitarioak: nor da komunitate eramailea? Edaleak? Zerbitzari boluntarioak? Kontratatuak? Elkarteak? Tenistak? Alderdiak? Zein da eredua? Batzordearena? Alokatuta? Alderdienak?
TicketBai ezin da izan gure ondarearen oinarria. Arazoa mila modutara konpon liteke, onartzea barne, baina ezin da izan gure kulturaren motorra. Tamalez, gure kulturaren indize bada.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.