Jexuxmari Zalakainen "Kartzelako kronikak" ePub formatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ataramiñe 2016ko ots. 15a, 20:43

Jexuxmari Zalakainen "Kartzelako kronikak" ePub formatuan argitaratu dugu. Deskargatu hemen: http://www.literaturakoadernoak.org/?p=3701 Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea 2007ko azaroaren 30ean espetxeratu zuten 8 urteko zigorra betetzeko. Urte horietan, tarteka, Dueñas (Palentzia, Espainia) espetxearen barrenetatik egindako bidaiaren kronikak argitaratuko zituen Herria 2000 Eliza aldizkarian. 12 kronika guztira. Gainera kartzelaldian idatzitako beste hiru testu jaso ditugu edizio elektroniko honetan: elkarrizketa bat, argitaratu gabeko artikuluxka bat eta Ataramiñe’14 urtekarian egindako hitzaurrea. Guztira 15 idatzi labur, beraz, 8 urteko ibilbidearen norabidea azaltzeko. “Kezkatuta noa”, dio despedidan. 2015eko irailaren 27an irten zen espetxetik. Gu ere kezka horrekin bizi gara, Jexuxmariren kartzela, gure kartzela delako. Kartzelan bizitzea zer den.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun