100 lagun batu ziren "Esnatu ala hil" liburuaren hitzaldian, Bagara Nor taldeak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Bagara Nor 2026ko otsailaren 6a

None
None
None
None
None
None
None

Getxoko Bagara Nor taldeak antolatuta, 100 lagun elkartu ziren otsailaren 5ean Algortako Azebarri kulturgunean, Garikotz Goikoetxea hizkuntza-teknikariak Esnatu ala hil liburuaren inguruan emandako hitzaldian. Aurkezpen- eta gidari-lanetan Bagara Nor taldeko Arrate Illaro ibili zen, eta hark azaldu zuen bezala, “Bagara Nor taldearen helburua da herriko euskaldunak eta euskaltzaleak batu, saretu, aktibatu eta ahalduntzea, euren eskubideak aldarrikatu eta trabak salatu ditzaten, eta euskaraz bizi gaitezen”. Taldea duela urtebete hasi zen sortzen, euskararen kontrako oldarraldiaren herri-erantzun gisa, eta ordutik hainbat ekimen eta bilera egin izan ditu, eta hitzaldi hau izan da azkena, formazio moduan planteatu dutena.

Goikoetxeak Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu du, Iñaki Iurrebasorekin batera. Liburu ahalik eta ulerterrazena idazten saiatu dira bi egileak. Euskararen indarberritzeari lotuta, etsipen giro bat dagoela azpimarratu dute eta testuinguru horretan euskaltzaleentzako liburu bat idatzi nahi izan dute: euskararen oraingo egoera ulertzeko tresna izan dadin eta euskaltzaleak aktibatzeko balio dezan. «Nabarmena da: 1960ko eta 1970eko olatuak ekarri gaitu gaur arte, atzetik beste olatu bat ez badator, ur hori pixkanaka atzeraka hasiko da. Datuetan agerikoa da: Oinarrizko adierazleetan badauzkagu gelditze baten zantzuak. Aldaketa askotarikoek asaldatutako mundu ezegonkor honetan, begiak irekitzeko eta egoera soziolinguistikoa ulertzen» laguntzeko gako batzuk eman nahi izan dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun