2015/03/09 Egunero 10:00-13:30 & 12 eta 17an ere 16:00-18:00

Aste Santuko Kolonietarako izen ematea

Aste Santuko Kolonietarako izen ematea
Bizarra Lepoanen bulegoan, Martikoena 16, Getxo
Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Martxoaren 30etik apirilaren 10era (martxoaren 30 eta 31n; eta apirilaren 1, 7, 8, 9 eta 10ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; martxoaren 31n eta apirilaren 8an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera eguna). Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan. Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 11tik 13ra eta bazkide ez direnek martxoaren 16tik 18ra. Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:30ak arte; 12an eta 17an arratsaldez ere, 16:00etatik 18:00ak arte. Prezioa: bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 50 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: inskripzio orria (bi orri) bete eta sinatu behar da (bulegoan ere bete daiteke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Info+: bizarralepoan.eus / 94 491 03 87 Izen emate ordenean beteko dira lekuak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun