Betiko Getxo ibilbide toponimikoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan 2016ko eka. 1a, 17:54

Ekainaren 5ean, igandean, Betiko Getxo ibilbide toponimikoa egingo dugu bizikletaz.

Horretarako, goizeko 9:00etan geratuko gara Getxoko Andra Mari elizan eta 12:00ak aldera bukatuko dugu Getxoko hilerrian.

Zer ikusiko dugu?

Elizaldea, Arteaga / Diliz, Saratsaga, Azkorri, Atxagana, Tunelboka, Gotorlekua eta Hilerria.

Ibilbidean izena emateko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Bizikletarik ez baduzu, esaiguzu eta lortuko dugu bat zuretzat. Izena emateko azken eguna ostiral eguerdia izango da.

Animatu eta erdu gurekin Betiko Getxo ezagutzera!

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun