Gustura ibili garenez mailukada artean egur-taila ikastaroari jarraipena emango diogu eta hasiberriei ere gonbitea egin nahi diegu. Otsailaren 16tik maiatzaren 25era arte egur taila ikastaroa antolatuko dugu (behean egutegia duzue). Non: Aldai patronatuan (Itxasgane) Karitate kalea 1, behea Noiz: astelehenetan, 18:30-20:30 Irakaslea: Juanra Muela Matrikula: 120 € / 90 € Berbalagun eta Bizarra Lepoaneko kideentzat […]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!