Otsailaren 21ean Villamonteko kultur etxean Behinolako lagunek Amonaren egongelara eraman gintuzten, ipuin eta txotxongiloen bidez euskal tradizioko ipuinak kontatu zizkiguten, txotxongiloen eta hainbat pertsonajeren bidez. Saio eta arratsalde ederra pasa genuen. Eskerrik asko animatu zineten guztioi, energia itzela egon zen! Argazkien albuma: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157662612945183
Osorik irakurri
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun