Euskal Herri osoko 50 herritan gauzatuko da egitasmoaren hamargarren edizioa, Getxon bigarrenez antolatuko dugu. Parte-hartzaileek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti ( edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Parte hartzea oso erraza da: Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia.
Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.