V. kultur arteko mendi-martxarako gonbidapena dakarkizuegu oraingoan. Uztailaren 10ean, domekan, egun osoko irteera izango dugu autobusez eta doan, Urkiolako Parke Naturalean Larranoko lepora igoko gara. Mendian ibiltzeaz gain mitologia, toponimia, kulturak eta jendea ezagutzeko aukera izango dugu. Bizilagunak proiektuan kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak sortu gura ditugu getxoztarron artean, eta irteera honek aukera ezinhobea eskaintzen […]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!