Aurten ere, maiatzaren 18an Euskararen Berbodromoa burutuko dugu eta aurtengoa 6. edizioa izango da. Oraingoan, Algorta eta Romoko auzoetan burutuko dugu. 3 saio egingo ditugu, 2 goizez eta 1 arratsaldez eta gure helburua 400 pertsona elkartzea izango da! Goizeko saioak 9:00etan eta 11:00etan izango dira, Algortako San Nikolas plazan eta arratsaldeko saioa 19:00etan izango da […]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!