Valderejoko Parke Naturalera joango gara Getxoko Bizilagunak datorren hilaren 9an, domekan. Helduak eta umeak mendian ibiltzeaz gain, hainbat lekutako mito eta kondairak ere konpartituko ditugu Getxoko Kontularien Klubeko lagunekin. Getxoko Bizilagunak ekimeneko irteera honetan hainbat jatorri eta kulturatako herritarren artean guneak sortu nahi ditugu, elkar ezagutzeko eta egoteko, kasu honetan, euskal kulturatik, bere mitoetatik eta […]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!