Aurtengoa antolatu dugun berbodromorik arrakastatsuena izan da. Egun osoan zehar 300 lagun inguru aritu ginen talde txikietan mingainak astintzen. Gainera, landutako hirugarren gaiari esker Getxon Euskaraldia indartzeko hainbat ekarpen jaso genituen (lehenengo berba euskaraz egitea, doako euskarazko ekintza gehiago antolatzea, dendetan deskontuak eskuratzea euskaraz egiteagatik, jendea txapekin identifikatzea…). Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta gozatu […]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!