Ekainaren 22an, 18:30etik aurrera, aukera izango dugu gure herriko hainbat kulturatako platerak prestatu eta jende berria ezagutzeko. Sukaldeko saltsa gustuko baduzu, animatu, izena ematea beharrezkoa da tailerrean zein afarian parte hartzeko. Azebarri kultur elkartean (Euskal Herria 14, Algorta) 18:30ean elkartuko gara, tailerrean zein osteko afarian izena eman dezakezu, afariaren truke 5€ko ekarpena eskatuko dugu bertan. […]
Osorik irakurri
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun