Egizu elkartea langile bila

Erabiltzailearen aurpegia Egizu 2018ko ira. 14a, 10:59

Egizu Getxo Euskaldun Elkartea hainbat proiektu dinamizatzeko langile bila dabil.

Eskatzen da:
- Euskara ondo jakitea, ahoz eta idatziz
- Teknikari lanetan eskarmentua izatea
- Dinamikoa eta autonomoa izatea
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
- CV-arekin batera aurkezpen gutuna bidaltzea, lan hau zergatik egin nahi duzun azalduz

Baloratuko da:
- Eskualdekoa izatea
- Euskalgintzan aritu izana
- Getxo eta Getxoko proiektuak ezagutzea
- Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea
- Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna

Eskaintzen da:
- 6 orduko lanaldia
- Ordutegi malgua
- Kontratua urritik ekainera, hiru hilabeteko probaldiarekin.
- Lanpostua Algortan izango da.

Curriculumak eta aurkezpen gutunak egizugetxo@gmail.com helbidera bidali.
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: irailak 16.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun