Bertso desafioa

Erabiltzailearen aurpegia Egizu 2019ko aza. 5a, 14:00

Atzo arratsaldean, Nahikari Ayorekin bertsotan nola aritu ikasteko aukera bikaina izan genuen Romo Kultur Etxean. Bertso desafioa, txikitik handira deituriko lehenengo saio honetan, zuzeneko kitarragaz batera abesten aritu ginen, baita errimatzen ikasteko kartetara jolasten ere. Gure lehenengo bertsoa idaztera animatu ginen eta datorren azaroaren 11an gozatzen jarraitzeko asmoa dugu. Animatuko zara?

Osorik irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun