Eskerrik asko Berbodromoa Etxetik posible egiteagaitik!

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo ospatu genuen Getxon Berbodromoaren 9.edizioa “Berbodromoa Etxetik” egitasmoa. Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi. Zuoi esker lortu dugu etxeak, logelak eta sareak euskaraz betetzea ! Aurtengo Berbodromo berezi honetan, bideokonferentzia bidez elkartu ginen 70 bat lagun goizeko eta arratsaldeko saioen artean. Osteguneko goiza heldu zen eta 9:40ak aldera hasi ziren dinamizatzaileak haien bideodeietara sartzen […]

Osorik irakurri

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun