Azaroan Ustruku taldea martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Uribe Kostako euskaran topa dugu berba eder hau, ustrukua, ortzadarra esan gura duena. Eta izen horixe ipini diogu gure talde honi. Getxon, SENDI Proiektuaren barruan, helduak eta umeak lotuko gara, hilean behin, ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok […]

Osorik irakurri

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun