Uribe Kostako irakurzaleen txokoa prest!

Erabiltzailearen aurpegia
Hona hemen ikasturte honetan zehar Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan izango ditugun solasaldiak. Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko. Idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera. Aurtengo solasaldiak Algortako Villamonte [...]

Osorik irakurri

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun