Minarentzako pedagogia

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Hidalgo 2024ko urr. 16a, 13:16

"XXI. mendean ez dago zertan min fisikorik jasan, badago horretarako aski botika". Maiz entzun ditugu halakoak. Bada, errealitatea ez da horrela. Badaude terapia ezberdinekin eta, batez ere, denborak lagunduta osatzen diren minak. Askok min kronikoa duen norbait ezagutzen dugu, medikuntza alopatikoari eta terapia "alternatiboei" erantzuten ez diena. Zorionez, azken hamarkadetan minaren fisiologiari buruzko ikerketa ugari egin eta tratamendu bide bat argitu da. Gakoa garunean eta pedagogian dago.

Mina, nekea, zorabioa… pertzepzioak dira, eta garunean sortzen dira. Garunak nerbio sistemaren bitartez jasotzen du gure gorputzari eta inguruari buruzko informazioa eta gordetako informazioekin (oroitzapen, kultura, emozio, sinesmen, espektatiba zein bestelakoekin) partekatzen du. Horien arabera sortzen da edo ez da sortzen mina. Eta, beraz, badago faktore horietan eragiterik: garuna hezi egin daiteke.

Ideia hori da minaren neuropedagogiaren funtsa, eta ezinbesteko tresna bihurtu da, fibromialgia, migraina eta neke kronikoari aurre egiteko. Nagusiki emakumeok pairatzen ditugun gaitz horiekiko zorra kitatzeko bide bat ireki da azkenik. Oparoa izan bedi!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun