Osasun desberdintasunak ikertzen eta hauei aurre egiteko neurriak proposatzen lan oparoa egin du Michael Marmot britainiar epidemiologo eta salubrista aintzatetsiak. Horregatik baliatu ohi da haren abizena osasuna eta berdintasuna sustatzeko politika zehatzak garatzen dituzten hiriak izendatzeko: "Marmot hiriak".
Hiri horiek garraioa ere hartzen dute kontuan. Garraio osasungarriak gutxiago gidatzea eta gehiago ibiltzea eta pedalei eragitea dakartza, baina kalitatezko garraio publikoko sistema bat izan behar du. Honek ariketa fisikoa eta harreman sozialak sustatzen ditu eta istripuak eta kutsadura gutxitu. Gure eskualdean, baina, garraio politikak kontrako norabidean doaz. Hona bi kasu: Leioako unibertsitatera doan errepidearen handitzea eta tunel subflubiala. Bi azpiegiturok osasuna kaltetu eta gizarte ezberdintasunak areagotu baino ez dituzte egingo.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.