Xamurtasun erradikala

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Hidalgo 2026ko martxoaren 11

Martxoa hurbildu ahala, morez tindatzen doaz gure kale bazterrak. Aldarrikatzeko eta borrokatzeko hainbat motibo ditugu emakumeok* egun. Baina, gaurkoan, irakurketa globalak albo batera utzita, nirekin eskuz esku lanean dabiltzan hiru emakumeri eskaini nahi nizkieke lerro hauek: Idoia, Iratxe eta Rosari. Gordexolako kontsultategiko administrariak dira lehen biak eta erizaina hirugarrena. Gure komunitatearen ongizatearekin eta norbanako bakoitzaren artarekin konprometitutako hiru langile.

Gain eginda dagoen Lehen Arretan, gain eginda eta erreta dauden langileak topatzea izaten da ohikoena eta logikoena. Nire kasuan, ordea, gordintasunari goxotasunez heltzen asmatu duten lankideak topatu ditut. Pertsonekiko eta lanarekiko konpromisoz dihardutenak, konbikzioz eta justiziaz. Gehien behar duenari ematen saiatuz. Lan komunitarioa alboratu gabe. Aldarrikatu beharrekoak aldarrikatuz betiere eta aldatu beharrekoak borrokatuz.

Gaur egungo mundu polarizatu eta oldarkor honetan, xamurtasuna tresnarik eraldatzaileena izan daiteke (edo erradikalena, Nakarren arabera). Xamurtasunez bizitzea hautatu duzuelako mila esker Idoia, Iratxe eta Rosa.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun