Niri are deigarriagoa gertatu zait Lagardek zuzentzen duen Munduko Diru Funtseko bi ikerlariren lan batek desberdintasunen gehitzearen arrazoiez atera duen konklusioa: herrialde aurreratuetan sindikatuen ahultzeak areagotu du, hein handian, gizarteko %10 aberatsenaren eta gainontzekoaren arteko desberdintasuna; ikerlariok frogatutzat eman dute, halaber, lan hitzarmenen negoziazioa eta birbanatze politiken aldeko sindikatuen presioa tresna eraginkorrak direla desberdintasunen handitzeari galga jartzeko. Ikerlanak ez dio, horregatik, sindikatuak indartu behar direnik, baina, zeharka eta nahi gabe ere, jarraitu beharreko arrastoa erakusten digula esango nuke.
Hara –nondik eta neoliberalismoaren tenplutik!– sindikatuen aldeko argudioak Maiatzaren Lehenaren atarian.