Oso TTIPo arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria 2015ko urr. 19a, 12:44

Zulora garamatzatenek diote gobernatzeko ardura ezin zaiola jende arruntari utzi, idatzi zuen Bertolt Brecht-ek 1937an. Gaur, aldiz, TTIP eta antzekoen sustatzaileentzat, merkatuaren ardura da ezin zaiena utzi, ez jende arruntari, ezta gobernuei ere: utzi eskuak libre merkatuari –oilartzen dira–; utikan arau politiko, sozial edo ekologikoak!

Merkatuek erakutsi dute, ordea, diru bihur daitekeen oro hurrupatzea beste ardurarik ez dutela, hainbesteraino non planeta bera ere hondamen zorian jartzen ari baitira. Susan Georgek suizidio kolektiboa deitu duen desmasiaren aurrean gobernu gehienek erakusten duten ahulezia edota konplizitatea ikusita, jende arrunta garenok ba al dugu erantzuteko ardura geure gain hartzea beste alternatibarik?

Urriaren 24an dugu hitzordua, Bilboko Areatza eta Alde Zaharrean ospatuko den Alternatiben Herria egunerako. Informazio gehiago: http://alternatibenherria.eus/24ko-egitaraua/

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun